Berriak

Abian da

2017/11/07

Abian da Eguneko Arreta Zerbitzua zaharren udal egoitzan

Getxoko udalak abian jarri du Eguneko Arreta Zerbitzu bat pertsona nagusientzat Jesusen Bihotzaren zaharren udal egoitzan. “Zerbitzu honek pertsona jasotzaileei prestazio estimulatzaileak errehabilitatzaileak, heziketakoak eta astiakoak, beren ohiko bizi tokian egon ahal izatea eta baita beraien autonomia eta sozializazioa ere laguntzeko”, azaldu du Elena Coriak, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. 

Zerbitzua 1. maila mendekotasun egoeran (Foru Aldundiak egiaztatuta) dauden 65 urteko edo gehiagoko pertsonentzat da, eta udal zaharren egoitzan eskainiko da, 11:15etik 14:45era bitartean. Nahi dutenek gainera erresidentzian bertan geratu ahal izango dira bazkaltzen.

Zerbitzuaren kostua udal egoitzaren Egote eta Arreta Tasaren zerga arautegiaren araberakoa izango da, eta hori zehazten denean, erabiltzaileek ordainduko dute. Zerbitzua bateragarria da Telelaguntza zerbitzuarekin eta familia inguruan zaintzeko,  laguntza pertsonalerako eta pertsona nagusientzako  diru-laguntzen zerbitzuarekin.

Pertsona interesatuek udalerrian erroldatuta egon beharko dute eta eskaera dagokien Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aurkeztu beharko dute. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +