Berriak

Eguneko Arreta Zerbitzua

2017/05/25

Udalak Eguneko Arreta Zerbitzua jarriko du martxan Jesusen Bihotzaren udal egoitzan

Gainera epe ertainera mendekotasuneko gradu 1 duten pertsona nagusientzako ostatu zerbitzua abian jartzea aurreikusten da

Udatik aurrera Getxoko udalak abian jarriko du Eguneko Arreta Zerbitzu berria Jesusen Bihotzaren udal egoitzan. Egunean zehar erabili ahal izango den zerbitzua izango da, eta intentsitate gutxiko laguntza eskainiko diete  mendekotasun egoeran (1. maila, legeak ezarritakoaren arabera) dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsona nagusiei, beren autonomia mantentzen laguntzeko. Zerbitzuak gainera ahalbideratuko du aipatutako pertsonak beren ohiko bizi tokian egon ahal izatea eta baita beraien sozializazioa ere, bakartze egoerak leuntzen.  
Gizarte langileek egindako preskripzioaren ondoren, Gizarte Zerbitzuek bideratuko dituzte aipatutako Arreta Zerbitzura joan ahal izateko eskaera.

“Lege berria betetzeaz gain, zerbitzu berriak martxan jartzearekin udal egoitza pertsona nagusiei zabaltzea nahi dugu eta ez bakarrik mendekotasun larria dutenei”, aipatu du Elena Coriak, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi arduradunak. “Jarduera hauekin egoitzaren arreta eredua aldatzen joan nahi dugu, lehengo eredu kliniko laguntzailea izatetik pertsonari arreta ematean oinarritzen den eredura pasatzeko. Horretan bizitzaren istorioak izaten du garrantzia”, gehitu du zinegotziak.

Ostatu Zerbitzua

Zerbitzu horretaz eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin dagoen hitzarmenaren bitartez epe ertainera eskaintzen dituenez gain, udal egoitzak mendekotasuneko lehenengo mailako pertsona nagusientzako ostatu zerbitzua ere eskainiko du. 

Udal zerbitzu berria abian jartzeko fasea arreta ereduaren aldaketarekin batera izango da egoitzan. “Aldaketa prozesu hori apurka.-apurka egingo da (lau urtetan zehar), eta banako gelen kopurua areagotzea ekarriko du, udal egoitzan bizi diren pertsonen intimitaterako eskubidea gordetze aldera, etxeko giroarekin eta mendekotasun eta beharren maila desberdinetarako arreta egokiagoarekin”, azaldu du Elena Coriak.

Aldaketa prozesua egiten den bitartean udal egoitzan egun lan egiten ari diren pertsonen heziketa prozesua ere eramango da aurrera.


 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +