Historia

Residencia

1978az geroztik, udal egoitza Getxoko Aiboa auzoan dago, eta adineko pertsonentzako egoitza da. Halere, 1897an daude egoitza honen aurrekariak edo jatorria, Alango auzoan Jesusen Bihotzaren Umezurtz Etxea sortu zenean. Udal egoitza han egon zen, harik eta Aiboan eraikin berria inauguratu zen arte.

Gizarte eta laguntza politika ezberdinek gure bezeroen ezaugarriak moldatu dituzte. Hasiera batean, adineko pertsonak ez ezik, adingabeak eta gaixoak ere bazeuden. Halere, eraikin berria sortu zenean, erakundea soilik adineko pertsonei laguntzen hasi zen.

Betidanik, udalak Gobernu Batzarrean parte hartu du eta erakundeari aurrekontua eman dio. Egoitza inauguratu zenetik 1995era arte, Karitatearen Alaben Komunitate Erlijiosoak instituzio hori dedikazio handiz kudeatu zuen.

 

Baldin eta Udal Egoitzaren historiari eta bilakaerari buruzko argibide gehiago jaso nahi baduzu, ondoko esteka honetara jo dezakezu: http://enfeps.blogspot.com/2011/07/historia-del-hospital-hospicio.html . Gune horretan, Udal Egoitzak historian zehar izan duen bilakaera osoaren berri ematen duen artikulu interesgarria aurkituko duzu; artikuluaren egileak Kanaria Handiko Las Palmasko Unibertsitateko Erizaintza Saileko kide diren Mª Luz Fika Hernando, Juan Manuel Martín Ferrer, Blanca Fernández Vallhonrat, José Bravo Martínez, Manuela Cristina Chas Barbeito eta Eduardo Nuñez González dira.

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +