Instalazioak
Egoitza 6.400 m2 inguruko eraikina da, guztiz berriztatua eta leku handikoa; gainera, beharrezko guztiarekin hornituta dago. Zentroaren irisgarritasuna erabatekoa da, hesi arkitektonikoak erabat desagerrarazi dira eta. Ekipamenduek eta instalazioek indarrean dagoen araudia betetzen dute. Eraikinak logelak bikoitzak eta banakoak ditu eta guztiek dute bainugela egokitua.
Egoitzak egongela zabalak ditu eta jantokiak solairu bakoitzean, jantoki nagusiaz gain. Lan-terapia, fisioterapia-gela, medikuntza- eta erizaintza-bulegoa, bainugela geriatrikoak etab, ere baditu. Egoitzak lorategi ederra eta toki komunak ditu. Garbiketa- eta sukaldaritza-zerbitzua zentroan bertan dago.
Udal Egoitzan egindako Lan-Publikoak
- 2015:
2015. urtean Udal Egoitzak lanak egin ditu, publizitaterik gabeko prozedura negoziatutako moduan, bigarren pisuko terraza iragazgaizteko, eta balkoien metro batzuen aldaketak egiteko.
Esleipeduna: Artelu Hargin
Zenbatekoa: 70.000 € IVA barne