Berriak

Suteak prebenitzeko zerbitzua

2018/02/27

Udalak suteak prebenitzeko zerbitzua luzatuko du eta pertsona nagusien etxebizitzetan ipiniko ditu detektagailuak

Getxoko Udalak pertsona nagusien etxeetan sute- detektagailuak jartzeko zerbitzua luzatuko du, eta horrek 1933an, irailetik abendura bitartean, eta 1934an jaio eta bakarrik edo 65 urtetik gorako pertsona batekin bizi direnen etxebizitzetan aparailua jartzea ekarriko du. Detektagailua doan eta obrarik egin gabe instalatzen den aparatu txiki bat da. Detektagailuek alarma-funtzioa beteko lukete etxean sute bat sortu edo arriskutsua izan daitekeen kea pilatuko balitz. Gainera, etxebizitzaren krokis bat egingo du teknikariak, beharrezkoa izango balitz ebakuazioa egiten laguntzeko eta lehenengo sei fasetan jarritako detektagailuak ere errebisatuko dituzte. 

Programa 2010ean jarri zen martxan eta zortzigarren fase hau 57.475€tan esleitu da. Gaur egun suteak prebenitzeko zerbitzuak 1.510 detektagailu ditu martxan 1.149 etxebizitzatan. 

Ondo identifikatutako teknikariak

Detektagailuak jarri aurretik, Getxoko udalak eskutitz bat bidaltzen du jardueraren berri emateko, oraingoan 1933ko irailetik abendura bitartean eta 1934an jaiotakoei zerbitzuaren eta bere funtzionamenduaren berri emateko. Ondoren, aipatutako pertsonek telefono deia jasoko dute detektagailua jartzeko hitzordua adosteko. Deia zein bisita ondo identifikatutako teknikariek egingo dute. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +