Berriak

Larrialdiak

2015/11/11

Algortako Portu Zaharreko Larrialdi Plan Berezia onartuta

Getxoko Udalak Algortako Portu Zaharreko Larrialdi Plan Berezia onartu du, Babes Zibilaren Udal Planaren barruan aurreikusitakoa. Planak arreta berezia eskaintzen die pertsonei eta aipatutako inguruko arrisku toki posibleei. Era berean, errez heltzeko eren eta larrialdi zerbitzuetarako Babes Zibilaren bitartekoen mapa eta diagrama egin dira. 

Planaren helburuak dira auto-babesa sustatzea, herritarrei informazioa ematea eta arriskuaren gaineko kultura prebentiboa sortzea; jarduera prebentiboak koordinatzea arriskua eragin dezaketen jardueretako jabeekin, esate baterako, aspaldiko etxebizitzen eraikin edo jendea biltzen den tokietakoekin, eta larrialdi-erantzuna antolatzea jarduera mistoko prozeduraren bitartez, hau da herritarren eta zerbitzu publikoen partaidetzarekin. 

Planabizirik dago eta Jarraipen eta Herritarren Partaidetzarako Batzordea du. Babes Zibilak zuzendu eta koordinatu du Plana, Portu Zaharreko auzokideen elkartearen, Foru Aldundiaren Suhiltzaileen eta larrialdiak prebenitzeko eta kudeatzeko lanetan parte hartzen duten udal sailen laguntzarekin.  Plana etengabe gaurkotuko da, hobetzeko aurreikusten dituen jardueren eta helburuen bitartez. 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +