Prebentzioa familia eremuan

Gurasoek euren osasunarekiko balio positiboak eta gaitasun pertsonalak garatu ditzaten formazio egokia sustatzea da helburua; menpekotasun-sortzaileak diren portaeren kudeaketaren aurrean, seme-alaben hezkuntza bizi-estilo osasuntsuen baitan errazteko.

Helburu zehatzen artean ondorengoak nabarmentzen dira:

  • Prebentziorako eta hezkuntzarako eragile moduan duten eginkizunaren garrantziaz gurasoak sentsibilizatzea eta Guraso Eskola Programan parte hartzera bultzatzea
  • Guraso Eskolaren antolaketa eta garapenaren bidez, programa berezia diseinatzea eta abian jartzea, hezkuntza-eginkizunak behar den moduan garatzeko gaikuntza lortu ahal izateko
  • Guraso Eskolaren alderdiak osagarritzeko eta udalerriak eskaintzen dituen gizarte-hezkuntza izaerako baliabideak ezagutzera emateko argitalpen baten diseinua, lanketa eta jendarteratzea
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +