Lehen Hezkuntza

 

Proiektuak haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeei osasunerako hezkuntza eta adikzioen prebentziorako programak diseinatzeko eta garatzeko laguntza ematean datza.

Prebentzio unitateak ikastetxeetako irakasleak orientatzen eta aholkatzen ditu osasunerako hezkuntzako-programak diseinatu eta garatu ditzaten, ikastetxean presentzia fisikoa izango duen aholkulariaren figuraren bitartez.

Horrela, babes-faktoreak (trebetasun sozialak, balioetan oinarritutako heziketa, adimen emozionala…) indartu nahi dira eta arrisku-faktoreen eragina murriztu, arazoak sortzen dituzten adikzioen aurrean.

Ekintza horiek gauzatzeko zera eskeintzen da:

  • Irakasleentzako osasunarekin, droga-menpekotasunen prebentzioarekin eta substantziarik gabeko adikzioekin zerikusia duten gaietarako aholkularitza
  • Ikasleen beharretara egokitutako prebentzio-programak diseinatzeko laguntza
  • Baliabide didaktikoen diseinua eta hornidura
  • Irakasleen prestakuntza eta ikasleen formakuntza
      

"LAGUNEKIN BARATZEAN" programa, barazki-multzo baten eguneroko egoeretatik abiatuz neska-mutilen arteko harremanen garapenean oinarrituta dago. 5-9 urte bitarteko eskola-umeei zuzendua, ikasleentzako ipuin-liburua, irakasleen-gida didaktikoa eta CD nahiz irudi-jokoa dakartza.

    

Txotxongilo-antzerki ekimena, jolas-moduan umeengana hubiltzeko oinarrizko elementu gisa eta "Lagunekin baratzean" egitasmoa osatzen duena.

BIHARTALDEA

Osasunkume – Bizitzaren abentura osasunerako hezkuntza-programa bat da, hezitzaileen eta familien bitartez 6 eta 11 urte arteko neska-mutilei zuzentzen zaiena.

Bizitzarako trebetasunak eta ohitura osasungarriak garatzea bultzatzen du, haurtzaroan garapen positiboa sustatzeko estrategia gisa.

EDEX Fundazioa

 

Ikasleen artean bizimodu osasuntsuak sustatzeko programa, familiak ere inplikatzen dituena eta aldi berean jangelan zein eskola ingurunean jarduteko aukera eskaintzen duena.

PERSEO Programa                          

       

SAREAN PROGRAMA. Informazio eta komunikazio teknologiek (IKT) gero eta garrantzia handiagoa dute formazioan, hezkuntzan eta gazteen harremantzeko moduan. IKT eta, batez ere, sare sozialak modu egokian erabiltzeko helburuaz tailerrak antolatzen dira LHko 6.mailan zein DBHko 1.go mailan.

ETORKINTZA Fundazioa

Abisu Horia

Itsasaldeko arriskuagatik (Ostegunak 14, Ostiralak 15 eta Larunbatak 16)

Nabigazioa lehenengo bi milietan 09.00 orduetara arte (Larunbatak 16). Kostaldeko kalteak: 15.00 orduetara arte 13.30etatik (Ostegunak 14); 02.00 orduetara arte 03.00 etatik eta 14.30 orduetara arte 15.30etatik (Ostiralak 15).

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +