Prebentzioa hezkuntza eremuan

Hezkuntza eremuan gauzatzen den prebentzio lana honako jardueretan zehazten da: aholkularitza teknikoaren eskaintzan, irakasleen trebakuntzan eta ikasleen prestakuntzan.

Jardueron helburua Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek adikzioen prebentziorako eta osasunerako hezkuntza-programak diseinatzea eta garatzea da.

Esku-hartzerako bi etapa nagusi ezberdintzen ditu: batetik, Haur Hezkuntzako (0-6 urte bitartean) eta Lehen Hezkuntzako (6-12 urte bitartean) etapa eta, bestetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16 urte bitartean) eta Derrigorrezkoaren Ondorengo (16 urtetik aurrera) etapa, bakoitzari dagozkien garapen-prozesu ezberdinekin bat eginez.

Gaur egun, informazio eta komunikazio teknologien (IKT) garapenaren ondorioz, eta gero eta handiagoa den substantzia gabeko adikzioen eraginez (ludopatia), esku-hartzerako estrategian aldaketa kualitatibo garrantzitsua ematen ari da. Izan ere, esku-hartze komunitariorako metodologia tradizionalean irakaslea zen trebatu/gaitzen zena ezagutza/jarrera horiek berak zabaldu zitzan, bera baitzen hezkuntza-errealitatea ondoen ezagutzen zuena. Egun, aldiz, irakaslearen lana ordezkatzen duten gai zehatzetako teknikarien eskaera gero eta handiagori erantzuten diote prebentzio tailerrek. Ondorioz, gela bertako esku-hartze kopurua eta edukien aniztasuna gero eta handiagoa da.

Programen diseinu eta garapenean ikastetxeen inplikazioa neurtzeko adierazle kuantitatibo ezberdinak erabiltzen dira, hala nola buruturiko jarduera kopurua edo parte hartzen duten ikasleen zein irakasleen kopurua; baita adierazle kualitatiboak ere, adibidez, ekintza motak edo arlo ezberdinen partaidetza.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +