Tabakoa erretzeari uzteko programa

Erretzeko ohitura saihestu daitezkeen gaixotasunen eta heriotza goiztiarren arrazoi nagusitzat hartzen denez, 2012az geroztik jarduera ezberdinak garatu dira udalerrian erretzeari uzten laguntzeko.

Tabakoa erretzeari uzteko programa bezalako esku-hartzeekin, biztanleria tabakoaren kontsumoak dakartzan kalteez sentsibilizatzeaz gain, erretzeari utzi nahi dioten pertsonei laguntzeko mekanismo egokiak eta beharrezko baliabideak sustatu nahi dira. Adibidez, profesional baten laguntza jasotzea, profesional horrek etengabeko euste eta indartzeari jarraipena egin diezaien, euren helburua lortze bidean. 

Era berean, erretzeari uzteko lagungarriak izango zaizkien baliabideak, jarraibideak eta tresnak eskura ditzatela eta, lortu ez arren, esperientzia hurrengo saiakera baterako aukera gisa har dezatela.

Ekimen hauen bidez, osasun arloko esku-hartzeak osatu nahi dira Osakidetzarekin sinergian, bai prebentzio-alderdiari dagokionez (Kerik Gabeko Gelak programaren bidez), baita erretzeari uztekoari dagokionez ere, udalerrian tabako-kontsumoari aurre egiteko ekintzen eraginkortasun maila optimizatuz. 

Ikastaro guztiek 60-90 minutuko 10 saio dituzte, eta metodologia berdina da kasu guztietan: lehenengo saioan informazioa ematen da eta interesa duen edonori irekia dago. Hamargarren saioa, gogoratzekoa, 2-3 hilabete igaro ondoren egiten da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +