Prebentzio kontrolak jaietan

Aisiaz eta astialdiaz gozatzeko gazteen joerek kontsumo modu berriak dakartzate asteburuko jai-inguruneetan, hala nola dantzalekuetan, makro-dantzalekuetan, herrietako jaietan, eta abar. Espazio hauek arrisku-faktore bihurtzen dira hainbat arrisku-portaera ezberdin ahalbidetzen  ala errazten dituztelako: norbanakoen jokaeren artean, adibidez, dosiak errepikatzea, drogak nahastea edo denbora laburrean alkohol kopuru handiak edatea; taldeko jokaeren artean, aldiz, konpartitzea, lehiatzea, gonbidatzea ala legez kanpo saltzea (trapitxeoa).

Horregatik, Getxoko Udaleko Gazteria Arloa eta Gizarte Zerbitzuen Arloa, Eusko Jaurlaritzako Adikzioen Zuzendaritzarekin lankidetzan, alkohola eta beste droga mota batzuk jaietan kontsumitzeari lotutako arriskuak murrizteko ekimen honen sustatzaile dira. Helburu orokorra substantzien dibertimenduzko kontsumoari loturiko arriskuak eta kalteak murriztea da, bereziki gazteen artean, kalean eta jai-guneetan.

Ekimenak, borondatezko alkoholemia-kontrolak alde batetik eta, bestetik, droga-substantzien analisirako eta informazioa emateko furgoneta-karpa bat (Testing programa) jartzean datza.

Bi ekimenak udalerriko jaietan egiten dira: Paelletan (uztailak 25), Erromoko jaietan eta Portu Zaharreko jaietan, normalki gauez (0:00etatik 03:00etara).

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +