Sexologia informazio eta aholkularitza bulegoa

         

Zer da?

Getxoko sexologiari buruzko informazio eta aholkularitza bulegoak sexuari buruzko mota guztietako galderei erantzuten die. 

Zalantzek, aurreiritziek edo informazio faltak berak zailtasunak dakartzate norberaren sexualitatea eraikitzeko garaian (gorputzari buruzko zalantzak, nortasuna, desira, orientazio sexuala...) edo pertsonen arteko harremanetan (asegabetasuna, ulertezintasuna, plazer falta, komunikazio txarra...). 

Bulego honen helburua adin guztietako pertsonei laguntza eskaintzea da, sexualitateaz gehiago goza dezaten, beren nahiekin eta interesekin lan eginez edo sexu zailtasunak gaindituz. Halaber, antisorgailuei buruzko oinarrizko informazioa emango zaio eskatzen duenari.

Bulegoa irekita egongo da astearte guztietan, 17:00etatik 20:00etara. Garrantzitsua da hitzordua aurretiaz eskatzea. 

Kontsultak sexologo profesionalek egiten dituzte eta konfidentzialak dira. Kontsultak telefonoz egin daitezke (944660137), e-mail bidez (sexuinfo@getxo.net) edo elkarrizketa pertsonalekin (banakakoak, bikotean edo lagunekin). Aholkularitzaren iraupena gaiaren araberakoa izango da.

Zure sexualitateari arreta ematen diogu

Non gaude?

Martikoena kalean, 16. zenbakian (Alangoko anbulatorioaren alboan).
Telefonoa: 944660137
E-maila: sexuinfo@getxo.net
Ordutegia: Astearteetan, 17:00etatik 20:00etara (garrantzitsua da hitzordua aurrez eskatzea)

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +