Prebentzioa komunitate eremuan

    

Komunitatearen eremu zabalean prebentzio estrategiak esku-hartze eredu askotarikoak hartzen ditu bere gain, bai kolektibo jasotzaileei dagokienez (gazteak, erretzaileak…) baita bere esku-hartze mailari dagokionez ere (unibertsala, selektiboa…).

Gune hauetako esku-hartze zehatzek, hezkuntza ala familia bezalako beste eremuetako indar hezitzailea ez badute ere, arriskuen murrizte filosofiaren araberako esku-hartzeak ahalbidetzen dituzte, arrisku-erabilerak eta berehalako ondorioak (trafiko istripuak, sexu-portaera ez desiratuak, lesioak edo borrokak) zein epe erdiko bestelako ondorioak gutxituz.

Gauzak horrela, gure udalerrian klase ugariko ekintzek bat egiten dute gazteentzako aisi-guneetako dibertimenduzko kontsumoei lotutako arriskuen eta kalteen murrizketaren helburu komunean, baita bestelako jasotzaileei zuzendurikoetan, hala nola erretzeko ohiturari lotutakoak ala nerabeen sexualitatearen kudeaketarakoak.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +