Berriak

Alkoholaren inguruko kanpaina Areetan

2017/10/03

Herriko jaien barruan, alkoholaren gehiegizko kontsumoari buruz sentsibilizatu, informatu eta arreta hartzeko kanpaina egin da Adingabekoak eta Alkohola Programaren barruan; horretarako, Areetan irailaren 23an, larunbata, “Alkohol mailaren froga” egin zen. Froga egokitutako stand batean egin zen, eta bertara, interesa zuten pertsona guztiak borondatez joan ziren.
Lehenengo eta behin galdera-sorta bete behar zuten; bertan, adinari, sexuari, erretzaileak diren edo ez eta egindako alkohol kontsumoari buruz galdetzen zitzaien, baita lekualdaketaren bat egin ezkero hori nola egingo zuten. Ondoren, alkohol mailaren froga egin zitzaien nahi zutenei.
Bukatzeko, informazio txartel batzuk eman zitzaizkien, eta eskuratutako kontsumoari buruzko norberari egokitutako azalpenak ere; halaber behar izan ezkero, itxaron beharreko denbora-tartea zein zen esan zitzaien.
Froga eguerdiko 00:00etatik 3:30etara egin zen, lau pertsona adituren parte hartzeaz.

KANPAINAN ESKURATUTAKO EMAITZAK
Proba, guztira, 500 pertsonek burutu zuten; horietatik %62,40 (312) gizonezkoak ziren eta %37,60 (188) emakumezkoak.
Parte hartu zutenen adinak 15 eta 38 urte bitartekoak izan ziren. Gehien parte hartu zutenak 16 eta 17 urte bitartekoak izan ziren %54,20 batekin eta jarraian 18 eta 20 urte bitartekoak %31,80rekin.

LABURBILDUZ:
1. 15-38 urte bitarteko 500 pertsona izan dira stand informatibora hurbildu direnak.
2. Parte hartu dutenen gehiengoa emakumezkoak izan dira, hau da erabiltzaileen %62,40.
3. Jasotako positiboak (odol litro bakoitzeko 0,5 gr. baino gehiagoko tasak) %11,20 izan dira, horietatik gehiengoa gizonezkoa izanik.
4. Erabiltzaileen %2,60k kotxea hartuko zuela esan zuen baina horietatik %1,20ek, onartutako alkoholemia tasa gainditzen zuen.
5. Kontsumitutako beste droga batzuei dagokionez, erabiltzaileen %31k tabakoa kontsumitzen du eta %13,40k kannabisa.
6. 394 pertsona (167 emakume eta 227 gizon) izan dira, stand-era hurbildu direnak, alkohola edo/eta beste substantzia batzuei buruzko informazioa soilik jasotzeko.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +