Berriak

"JOKOVER" bideojokua

2017/03/28

"Jokover" Eusko Jaurlaritzaren Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak eta Etorkintza Elkargoak egindako bideojokua da, 13 eta 22 urte bitarteko nerabe eta gazteekin ausazko jokuen eta apustuen erabilerari buruzko sentsibilizazioa lantzeko, eta horiek erabiltzeak ekar diezazkiekeen arriskuak gutxitzeko.

Tresna heziketaren ikuspegitik egina dago eta ausazko jokuen zein apustuen erabilera arduratsua bultzatu nahi du, horiek erabiltzea dramatizatu edo kriminalizatu gabe. Helburua ez da nerabeak eta gazteak jokoan edo apustuetan ez ibiltzea, hori lortu ezina eta kaltegarria izango bailitzateke; izan ere, debekatzeko estrategiek probatzeko eta esperimentatzeko gogo handiagoa sortzen dute.

Mugikorretan App Store edo Play Storean jeitsi daiteke, baita Etorkintzaren web gunetik Pcrako bertsioa ere.

 Aurten, Getxoko ikastetxeetako Batxilergoko ikasleek bideo-jokuen eta apustuen inguruko tailerretan parte hartu ahal izango dute. Tailerren helburuak ondorengoak izanik:

- Gazteak erabileraz sentsibilizatzea: ausazko jokuen eta apustuen erabilera, espero diren saruak eta balizko arriskuak.

- Ausazko joko eta apustuen erabilerarekin lotutako arriskuak murriztea.

- Horretan jardutearen inguruan, moralizatzea helburutzat ez duen informazio objektiboa transmititzea.

- Ausazko joko eta apustuen inguruko sinismen faltsuak apurtzea.

- Joko eta apustuetako alderdi positiboen (sariak) eta negatiboen (horrekin lotutako arrisku jokabideak) arteko pertzepzioa egokitzea.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +