Berriak

Gidari bat atxilotuta

2018/11/05

Gidari bat atxilotuta alkohol-tasa laukoizteagatik

Getxoko Udaltzaingoak gidari bat atxilotu zuen igande goizaldean, azaroak 4, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita, autoa gidatzeagatik baimendutako alkohol-tasa gaindituta.

Atxiloketa 06:45ak aldera izan zen, Areetan zirkulazio istripua egon zela jakin ondoren. Bertaratu ziren agenteek ikusi zuten auto bat errepidetik irten zela eta, hainbat trafiko seinale apurtu ostean, zuhaixka batzuen kontra bete-betean jo zuela.

Gidariari, 19 urteko emakumezkoari, alkoholemia-proba egin zioten eta bertan 1,05mg/l-ko emaitza eman zuen, hau da, legeak baimendutakoa baino lau aldiz handiagoa; horregatik bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzita, atxilotu egin zuten. Gainera, anbulantzia bat eskatu behar izan zuten autoan zihoan beste bidaiari batek zauri arinak jaso baitzituen.

Ikerketarako polizia-eginbideak ari dira egiten, Getxoko Guardiako Epaitegira bidaltzeko.

Alerta Laranja

.

- prezipitazio iraunkorragatik osteguneko 12.00etara
- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan asteazkeneko 24:00etara
- itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak asteazkeneko 17:00etatik 20:00etara

-Gomendioak
-Babes Zibilaren udal Plana, 0 fasean, indarrean, prezipitazio handiagatik eta olatuengatik

Abisu horiak
- haizeagatik haizeguneetan asteazkeneko 12:00etara
- itsasaldeko arriskugatik: Kostaldeko kalteak osteguneko 06:00etatik 08:00etara
- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan astearteko osteguneko 00:00etatik 12:00etara

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +