Berriak

Udaltzaingoak hiri segurtasunaren

2018/11/02

Udaltzaingoak hiri segurtasunaren kultura arteko ikuspegiari buruzko ikastaroan hartu du parte

Getxoko Udaltzaingoak parte hartu du Polizia komunitarioa: hiri segurtasunaren kultura arteko ikuspegiari buruzko  heziketa ikastaro batean, 

Fuenlabradan, Europako Kontseiluak antolatuta, Kultura arteko hiriak programaren barruan.  Horretan Getxoko Udalak parte hartzen du. Pasa den astean izandako topaketan Europako hainbat herrialdetako segurtasun poliziako 30 agentek eta Europako Kontseiluko ordezkari batzuek hartu zuten parte. Bertan, besteak beste, hurrengo gaiei buruz mintzatu ziren:  segurtasun sistema eta babes publikoa, aniztasuna kudeatzerakoan udaltzaingoaren eskumenak eta lana, eta gorroto delituen kontrako udaltzaingoaren jarduna.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +