Berriak

Bi gidari atxilotuta

2018/10/22

Bi gidari atxilotuta edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik

Getxoko Udaltzaingoak pertsona bi atxilotu ditu asteburuan bide-segurtasunaren aurkako delitu bana egotzita, autoa gidatzeagatik baimendutako alkohol-tasa gaindituta; beste hiru pertsona ere administratiboki salatu ditu alkohol tasa gainditzeagatik.

Lehenengo atxiloketa ostiralean, hilak 19, 21:00ak aldera izan zen, atxilotuak aparkatuta zegoen beste auto baten kontra talka egin ondoren. Gidariari, 27 urteko gizonezkoari, alkoholemia-proba egin zioten eta bertan 0,52mg/l-ko emaitza eman zuen, hau da, legeak baimendutakoa baino bi aldiz handiagoa; horregatik bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzita, atxilotu egin zuten. Gainera, egindako ikerketa batzuen ondorioz, agenteek baieztatu zuten istripu hau gertatu baino lehenago antzeko beste istripu bat gertatu zela handik 300 metrora, eta horren erruduna atxilotua bera zela.

Bigarren atxiloketa ere ostiralean izan zen, 21:35ak aldera. Bi pertsonak Getxoko udaltzainak deitu zituzten auto gidari bat irainka ari zela esanez. Agenteak bertaratu ziren eta, gertatutakoaren berri jasotzen ari ziren bitartean, ikusi zuten aipatutako gidariak autoa sartu nahi zuela hurbil zegoen garaje batean. Agenteak gidariarengana, 55 urteko gizonezkoarengana, hurbildu zirenean ikusi zuten horrek edari alkoholikoen eraginpean egotearen seinale argiak zituela. Hori dela eta, alkoholemia-proba egiteko agindua eman zioten eta bertan 1,03mg/l-ko emaitza eman zuen, hau da, legeak baimendutakoa baino lau aldiz handiagoa. Hori kontuan hartuta eta bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzita atxilotu egin zuten. Gainera, drogak antzemateko listuaren testean ere positiboa eman zuen.

Asteburuan zehar ere, hiru pertsona administratiboki salatu dute alkohol tasa gainditzeagatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +