Berriak

Getxon atxilotu bat

2018/09/21

Getxon atxilotu bat bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik

Getxoko Udaltzaingoak pertsona bat atxilo eraman du gaur goizean, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita; bere autoa legez baimendutakoaren hirukoitzarekin gidatzen ari zelako.

 Atxiloketa 07:00ak aldera gertatu da; Areetan, zirkulazio istripu baten berri egon denean, ibilgailu batek horma baten kontra jo ondoren. Poliziako agenteak bertaratu dira eta ikusi dute ibilgailuaren gidariak, 25 urteko gazteak, edari alkoholikoen eraginpean egotearen seinale argiak zituela. Alkohol-proba egin eta botatako arnasan 0,82 mg/l-ko izan da haren emaitza, hau da, legez baimendutakoaren hirukoitza baino gehiago. Ondorioz atxilo eraman dute gaztea bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik.

 Ikerketarako polizia-eginbideak ari dira egiten, Getxoko Guardiako Epaitegira bidaltzeko.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +