Berriak

Gidari bat atxilotuta

2018/08/07

Gidari bat atxilotuta Areetan baimendutako alkohol-tasa seikoizteagatik

Getxoko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu zuen atzo astelehenean, abuztuak 6, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita, autoa gidatzeagatik baimendutako  alkohol-tasa gaindituta.

Atxiloketa 22:45 aldera izan zen Areetan, udaltzainek jakin zutenean pertsona bat mozkortuta zegoela bere ibilgailuaren ondoan. Hara bertaratu eta egiaztatu ahal izan zuten pertsona bat edari alkoholikoen menpe zegoela bere ibilgailuaren ondoan eta pixka bat lehenago Bizkaiko Zubian sartzeko erreian aparkatu zuela. Gidariari, 49 urteko gizonezkoari, alkoholemia-proba egin zioten eta bertan 1,56mg/l-ko emaitza eman zuen, hau da, legeak baimendutakoa baino sei aldiz handiagoa.  Hori dela eta, gizona atxilo eraman zuten, bide- segurtasunaren kontrako delitu batengatik.

Polizia-eginbideak egin eta bideratu ondoren, Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko dira

Abisu Horia

.

Osteguna, hilak 13:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 12etatik 24etara
- Haizeagatik haizeguneetan kostaldean 12etatik 24etara
- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 19etatik 22etara

Ostirala, hilak 14:
- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 24etara

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +