Berriak

Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du

2018/08/01

Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du ustezko genero-indarkeria delitua egotzita

Gizonezko bat atxilo eraman du Udaltzaingoak ustezko genero-indarkeria delitua egotzita, bere emaztea erasotzeagatik udalerriko merkataritzako establezimendu batean lanean ari zela. Gertakari horiek atzo asteartean, uztailak 31, izan ziren, 18:35 aldera. Udaltzainak bertaratu eta ustezko erasotzailea atxilotu zuten. Atxiloketaren ostean, epailearen aurrera eraman dute ustezko genero-indarkeria delitua egotzita.

Keltse Eiguren Berdintasun Zerbitzuko zinegotziak ustezko erasoa gaitzetsi du eta berriro azpimarratu du “indarkeria sexista giza eskubideen urraketa larria da”, eta aldi berean tratu txar fisiko edo psikiko jasaten dituzten emakume biktimak Gizarte Zerbitzuetara (944660151) jotzeko animatu ditu, han egoeratik ateratzeko laguntza emango baitiete. Eigurenek gogoratu du Udaltzaingora (944660202) edo Ertzaintzara (944063420) ere joan daitezkeela eta baita Eusko Jaurlaritzaren tratu txarren biktimen telefono zenbakira (900 840 111) eta SOS DEIAK (112).

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +