Berriak

Gidari bat atxilotuta Romon

2018/06/18

Gidari bat atxilotuta Romon baimendutako alkohol-tasa laukoizteagatik

Getxoko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du gaur goizaldean, astelehena, ekainak 18, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita, autoa gidatzeagatik baimendutako  alkohol-tasa gaindituta.

Atxiloketa 01:30ak aldera izan da Romon, Prebentziozko Alkohol Kontrol batean. Ibilgailu bat ausazkoan geldiarazi dute eta autoaren gidariari, 47 urteko gizonezkoari, alkoholemia-proba egin diote; bertan 1,15mg/l-ko emaitza eman du, onartutakoa baino ia lau aldiz altuagoa.  Hori dela eta, gizona atxilotu egin dute, bide- segurtasunaren kontrako delitu batengatik.

Era berean, asteburuan bi pertsonari salaketa administratiboa jarri zaie baimendutako alkohol-tasa gainditzeagatik.

Polizia-eginbideak egin eta bideratu ondoren Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +