Berriak

Algortan atxilotu dituzte

2018/06/11

Algortan atxilotu dituzte hainbat ziklomotor, bizikleta eta lorezaintzako tresneria lapurtzeagatik

Getxoko Udaltzaingoak joan den larunbatean, ekainak 9, Algortan bi gazte atxilotu zituen, errekisitoria judizialak zituztenak, ustez bost ziklomotor, hainbat bizikleta, lorezaintzako tresneria eta hainbat tresna lapurtzeagatik. Haietariko bat Basauriko espetxera eraman dute bilatu, atxilotu eta kartzelan sartzeko agindua zuelako indarrean.

Gazte horiek aurkitu ahal izan zituzten gizonezko batek, gazteek parrandatik bueltan erasotu zuten gizonak, erasotzaile nagusiaren deskribapen zehatza eman baitzuen. Erasotzaile hori Algortako lonja batean sartzen ikusi zuten eta agenteek hor aurkitu zuten.

Lonja barruan sei gizon eta emakume bat zeuden eta bertan poliziek aurkitu zituzten bost ziklomotor, hainbat bizikleta, lorezaintzako tresneria, konpresore bat, kristalak apurtzeko mailuak, lanen tresneria, eta hainbat tresna eta erreminta. Agenteek egiaztatu zuten ziklomotor bat lapurtu izanagatik salaketa zegoela. Bertan zeuden pertsona guztiak identifikatu ondoren, haietariko bi atxilotu zituzten errekisitoria judizial batzuk zituztelako. Komisaldegira eraman zituzten eta, polizia-atestatua egin ondoren, epaitegira bidali zituzten. Bat Basauriko espetxera eraman zuten. Gazte bi ikertzen ari dira lesioen delitu bategatik, eraso zuten gizona Urdulizko ospitalera eraman behar izan zutelako eta bertan sendatze agiria egin zioten.

Konfiskatutako gauza guztiak komisaldegira eraman zituzten. Bertan ikerketarako taldeak egoera argitu beharko du, material horien jabeak aurkitu beharko ditu eta informazioa biltzen joan beharko du lapurrak egotzi ahal izateko.

Polizia iturriak pozik agertu dira pertsona erasotua herritarren laguntzari esker aurkitu ahal izan zutelako, banda hori desegiteko gakoa pertsona hori aurkitzea izan baitzen. Izan ere, hiritarrek dei bat egin zuten Udaltzaingoaren Koordinazio Zentrora esanez pertsona bat buruan odola zeriola.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +