Berriak

Gidari bat atxilotuta

2018/06/07

Gidari bat atxilotuta Kirol Portuan baimendutako alkohol-tasa hirukoizteagatik

Getxoko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu zuen atzo, asteazkena, ekainak 6, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita, autoa gidatzeagatik baimendutako  alkohol-tasa gaindituta.

Atxiloketa 20:30ak aldera izan zen Kirol Portuan, Udaltzaingoko agenteak bertaratu ziren bi  autoren artean gertatutako istripu bat atenditzera.

Istripuan inplikatutako gidari bati, 40 urteko gizonezkoari, alkoholemia-proba egin zioten; bertan 0,89mg/l-ko emaitza eman zuen, onartutakoa baino ia hiru aldiz altuagoa.  Hori dela eta, gizona atxilotu egin zuten, bide- segurtasunaren kontrako delitu batengatik.

Istripuaren ondorioz beste autoaren gidaria arin zaurituta suertatu zen. Hori dela eta, anbulantzia bat eskatu behar izan zuten eta gero Urdulizko ospitalera eraman zuten.

Polizia-eginbideak egin eta bideratu ondoren Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko dira

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +