Berriak

Bi pertsona atxilotu dituzte

2018/06/04

Bi pertsona atxilotu dituzte Areetan lurrin-denda batean lapurtzeagatik

Getxoko Udaltzaingoak bi pertsona, gizonezko bat eta emakumezko bat, atxilotu zituen larunbatean, ekainak 2, Areetako lurrindegi bateko langileek perfumeak eta beste kosmetiko batzuk lapurtzen ari zirenean harrapatu ondoren.

Erabilitako sistema izan zen andrazkoak zeraman alumniozko paperekin forratutako zorroa. Bera produktuak poltsan sartu bitartean, gizonezkoak lapurtutakoaren balioa eskuko telefonoan apuntatzen zuen 400€ ez gainditzeko –zifra horretan ezartzen baitu zigor-kodeak delitu arina (lehen falta zena) eta lapurketa delituaren arteko ezberdintasuna–.

Oraingoan, ebatsitako produktuen balioaren dezimalen erruz, lapurtutakoa 403 eurora heldu zen. Hori dela eta, atxilotu eta Epaitegira bidali zituzten.

Poltsoaren metodoa asko erabiltzen dute merkatalguneetan eta luxuzko lurrin-dendetan ebasteko. Poltsaren barrualdea aluminiozko paperekin estaltzen dute; oraingoan erabilitako zorroak 8 paper-orri zituen, detektagailutik pasatzean ez jotzeko alarmak. 

Teknika honek poltsa prestatzeko trebetasun handia eskatzen du eta, kasu honetan, oso ondo eginda zegoen. Lapurrek oso ezaguna den marka bateko zorroa erabili zuten, atentzioa ez emateko eta andrazkoa oso dotore jantzita zegoen inor ez ohartzeko, iturri polizialen arabera.

Badira aste batzuk, merkatalguneetan eta horien inguruetan Getxoko Udaltzaingoak prebentziozko segurtasun-lanak areagotu dituela. Oraingo honetan, polizien interbentzio arinak lapurrak harrapatzea, atxilotzea eta Epaitegira eramatea erraztu zuen.

Alerta Laranja

.

- prezipitazio iraunkorragatik osteguneko 12.00etara
- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan asteazkeneko 24:00etara
- itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak asteazkeneko 17:00etatik 20:00etara

-Gomendioak
-Babes Zibilaren udal Plana, 0 fasean, indarrean, prezipitazio handiagatik eta olatuengatik

Abisu horiak
- haizeagatik haizeguneetan asteazkeneko 12:00etara
- itsasaldeko arriskugatik: Kostaldeko kalteak osteguneko 06:00etatik 08:00etara
- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan astearteko osteguneko 00:00etatik 12:00etara

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +