Berriak

Gidari bat atxilotuta

2018/05/14

Gidari bat atxilotuta baimendutako alkohol-tasa hirukoizteagatik

Getxoko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du gaur goizaldean, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita, baimendutako  alkohol tasa baino handiagorekin gidatzeagatik.

Atxiloketa 02:00ak aldera izan da, Udaltzaingoko agenteek ikusi dutenean aurretik zihoan ibilgailuak atzeko ezkerreko pilotua ez zuela piztuta, eta gelditzeko argiak ez zirela pizten, hori zapaltzean. Autoa gelditu onodoren, udaltzainek gidariarenga hurbildu dira atzemandako irregulartasunen berri emateko eta orduan konturatu dira edari alkoholikoen menpe zegoela. Horregatik, agenteek gidariari, 41 urteko gizonezkoari, alkoholemia-proba egin diote eta bertan 0,82mg/l-ko emaitza eman du, onartutakoa baino hiru aldiz gehiago.  Hori dela eta, gizona atxilotu egin dute, bide segurtasunaren kontrako delitu bategatik, bere ibilgailuarekin baimendutako alkoholemia tasa baino handiagoarekin ibiltzeagatik.   

Aldi berean, aipatutako gizonak gida-baimena duela egiaztatzen duen agiria ea duen ikertzen ari da polizia, hori eskatzerakoan, ez duelako aurkeztu. 

Polizia-eginbideak egin eta bideratu, eta Getxoko Guardiazko Epaitegira bidaliko dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +