Berriak

Bi pertsona atxilotuta

2018/04/25

Bi pertsona atxilotuta iruzurraren ustezko delitu bategatik

Getxoko Udaltzaingoak bi pertsona atxilotu zituen atzo astelehenean, hilak 23, iruzurraren ustezko delitu bat egotzita. Atxiloketak 12:30ean izan ziren, kalez jantzita zihoazela Romon prebentzio lanak egiten ari ziren udaltzain batzuek bi gizon eta emakume bat   ikusi zituztenean auto baten barruan, jarrera susmagarriarekin, adin nagusiko pertsonekin harremanetan sartzen eta hitz egiten ari zirelako. Bazirudien gizonetako batek buru ezintasunaren bat zuela eta susmatzen zutela elkar ezagutzen ez zutela.

Azkenean 78 urteko gizon bat ibilgailuan sartu zela ikusi ondoren, poliziek autoa geldiarazi zuten eta aipatutako pertsonek auto barruan estampita izena duen iruzurra egiteko behar besteko gauzak zituztela egiaztatu zuten eta baita  biktima engainatzen saiatzen ari zirela ere. Horregatik, bi gizonak atxilotu zituzten udaltzainek, iruzurraren ustezko delitu bategatik.  

 

Egiaztatu da gizon horiek Toledon bizi direla eta estatuan antzeko delituak egiteagatik aurrekariak dituztela.

Alerta Laranja

.

- prezipitazio iraunkorragatik osteguneko 12.00etara
- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan asteazkeneko 24:00etara
- itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak asteazkeneko 17:00etatik 20:00etara

-Gomendioak
-Babes Zibilaren udal Plana, 0 fasean, indarrean, prezipitazio handiagatik eta olatuengatik

Abisu horiak
- haizeagatik haizeguneetan asteazkeneko 12:00etara
- itsasaldeko arriskugatik: Kostaldeko kalteak osteguneko 06:00etatik 08:00etara
- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan astearteko osteguneko 00:00etatik 12:00etara

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +