Berriak

Getxoko Udaltzaingoak

2018/03/21

Getxoko Udaltzaingoak istripuaren iruzurraz ohartarazi du

Getxoko Udaltzaingoak herritarrei ohartarazi nahi die gure udalerrian azken egunotan gertatutako iruzur batez, hain zuzen istripuaren iruzurra izenaz ezagutzen denaz. Iruzur hori honetan datza: ibilgailu batean kalteak sufritu izanaren itxura egitea, beste batekin talka egin izanaren ondorioz.

Gertaera hasten da pertsona batek gidari batengana jotzen duenean (gehienetan pertsona nagusi bat) eta esaten dionean bere ibilgailua urratu duela eta kalte txikiak eragin dizkiola atzerako ispiluan edo antzekoan–biktimaren autoan eta iruzurgilearenean ere urratuak erakusten dizkio aldez aurretik gaizkileak gomazko tramankulu edo antzeko batekin egin dituenak, ostean garbitu ahal izateko modukoak-. Ondoren, gaizkileak bere burua eskaintzen du izapideak egiteko ustezko kalte-eragilearen aseguru-konpainiarekin, eta horretarako iruzurgileak bere telefonoa erabiltzen du eta, sinesgarriagoa izateko, konpainiako ustezko operadorearekin hitz egiten ere uzten dio.

Jarraian, gaizkileak dio konpainiak eskatzen diola   erangindako kalteen ordainketa aurreratzeko (1000euro gutxi gorabehera) eta biktimak eskatutako kantitatea aurreratzen du, gaizkileak egindako telefono-deia benetakoa delako ustean. Ustekabe desatsegina dator biktima bere aseguru-konpainiarekin kontaktuan jartzen denean eta esaten diotenean bertan ez dutela dei horren berri.

Hori dela eta, Getxoko Udaltzaingoak herritar orori eskatzen dio istripu baten aurrean ez egiteko inolako ordainketarik aldez aurretik, eta, zalantzarik izatekotan, Udaltzaingoari deitzeko, haiek egin ditzaten dagozkion izapideak.

Alerta Laranja

.

- prezipitazio iraunkorragatik osteguneko 12.00etara
- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan asteazkeneko 24:00etara
- itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak asteazkeneko 17:00etatik 20:00etara

-Gomendioak
-Babes Zibilaren udal Plana, 0 fasean, indarrean, prezipitazio handiagatik eta olatuengatik

Abisu horiak
- haizeagatik haizeguneetan asteazkeneko 12:00etara
- itsasaldeko arriskugatik: Kostaldeko kalteak osteguneko 06:00etatik 08:00etara
- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan astearteko osteguneko 00:00etatik 12:00etara

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +