Berriak

Getxon atxilotu bat

2018/03/13

Getxon atxilotu bat bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik

Getxoko Udaltzaingoak lagun bata txilo eraman zuen atzo igandean, martxoak 11, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita; bere autoa edari alkoholikoen eraginpean ari zen gidatzen.

Atxiloketa 09:00ak aldera gertatu zen; Algortan, autoko gidariak trafiko istripua izan, autoa utzi eta korrika aldentzen ari zela geldiarazi zuten Poliziako agenteek.

Istripua, aipatutako gidaria ausarkeriaz gidatzen ari zela Algortako biribilgune baten barruan; autoaren kontrola galdu eta gero galtzada inguratzen duen babes-hesiaren kontra jo zuen.

Gidariari, 20 urteko gizonezkoa, alkohol-proba egin eta botatako arnasan 0,58 mg/l-ko izan zen haren emaitza, hau da, legez baimendutakoaren bikoitza baino gehiago. Horrez gainera, positibo eman zuen droga-testean ere, eta ondorioz atxilo eraman zuten bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik.

Ikerketarako polizia-eginbideak ar dira egiten, Getxoko Guardiako Epaitegira bidaltzeko.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +