Berriak

Bost epai-betebeharrengatik

2018/03/09

Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du bost epai-betebeharrengatik

Getxoko Udaltzaingoaren Ikerketa Unitateko agenteek bost epai-betebehar zituen 48 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Romon. Betebehar horietatik bi Bilboko 7. Epaitegi Penalarenak ziren, bat Barakaldoko Genero Indarkeriako Epaitegiarena, beste bat Getxoko Instrukzioko 4.Epaitegiarena eta azkena Bizkaiko Auzitegi Probintzialarena.

 Udaltzainak pertsona horren bila zebiltzan duela aste batetik, auzi-ihes egoeran zegoela jakin ondoren, Bizkaiko auzitegiko epaitegi batean ez agertzeagatik. Lanak bere emaitza eman zuen atzo, ostegunean.  

Behar diren eginbideak burutu ondoren, atxilotutakoa epailearen esku geratu da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +