Berriak

Gizon bat atxilotuta atzo,

2018/03/05

Gizon bat atxilotuta atzo, genero-indarkeriako delitu bat egotzita

Getxoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen atzo, igandean, martxoak 4, genero-indarkeriako delitu bat egotzita. Gertaera 22:50ak aldera izan zen, kalean lanean ari ziren udaltzainek taberna bateko kanpoaldean gizon eta emakume baten arteko liskarra ikusi zutenean. Pertsona horiek banatu eta lasaitu egin zituzten poliziek. 

Inplikatutako pertsonek eta lekukoek emandako datuak bilduta, udaltzainek egiaztatu zuten bikote izandako bi pertsona ustekabean aurkitu zirela kalean. Gizona emakumearengana hurbildu zen, eta irainak botaz, borrokan hasi zen, biak lurrera erortzen. Emakumeak, 23 urtekoak, esan zuen gizonak eraso zuela, eta horregatik Urdulizeko erietxera eraman zuten, zauriak sendatzeko. Ondoren, emakumeak salaketa jarri zuen Getxoko polizia-etxean.  

Gizona, 22 urtekoa, atxilotu zuten genero-indarkeriako delitu bategatik eta epailearen esku utzi zuten.

Keltse Eigurenek, Berdintasun Zerbitzuko zinegotziak, ustezko erasoa gaitzetsi du eta gogoratu du “indarkeria sexista giza eskubideen urraketa larria da”, eta aldi berean  tratu txar fisiko edo psikiko jasaten dituzten emakume biktimak Gizarte Zerbitzuetara (944660151) jotzeko animatu ditu, han egoeratik ateratzeko laguntza emango baitiete. Eigurenek gogoratu du Udaltzaingora (944660202) edo Ertzaintzara (944063420) ere joan daitezkeela eta baita Eusko Jaurlaritzaren tratu txarren biktimen telefono zenbakira (900 840 111) eta SOS DEIAK (112).

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +