Berriak

Pertsona bat atxilotuta,

2018/02/01

Pertsona bat atxilotuta, bide segurtasunaren kontrako delitu bategatik

Getxoko Udaltzaingoak 35 urteko gizon bat atxilotu du gaur ostegunean, otsailak 1, bide segurtasunaren kontrako delitu bategatik, bere ibilgailua baimendutako alkohol tasarekin baino gehiagorekin gidatzeagatik.  

Atxiloketa 03:00ak aldera izan da, Romon, udaltzainek errepidearen alde batetik bestera bide segurtasunaren arriskuarekin zebiltzan autoari geldiarazteko esan ondoren. 

Ibilgailuaren gidariari alkoholaren froga egin diote eta 1,21mg/l emaitza eman du, baimendutakoaren boskoitza, eta horregatik bide segurtasunaren kontrako delitu bategatik atxilotu dute. 

Polizia-eginbideak bideratzen ari dira eta Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +