Berriak

Beste atxiloketa bat

2018/01/12

Beste atxiloketa bat bide segurtasunaren kontrako delitu bategatik

Getxoko Udaltzaingoak 20 urteko gazte bat

atxilotu zuen atzo bide segurtasunaren kontrako delitu bategatik, bere ibilgailua edari alkoholikoen eragipean gidatzeagatik eta etilometria froga egitera ukatzeagatik.

Atxiloketa 06:00ak aldera izan zen, Algortan, udaltzainek jakin zutenean ibilgailu batek talka egin zuela Salsidu kaleko eskailera mekanikoen kontra eta horietan eragindako kalteez gain, hiru edukiontzitan eta babesten dituen horman ere eragin zituelako.

Badirudi, autoaren gidariak horren kontrola galdu zuela eta errepideko eskuin aldean zeuden edukiontzien kontra joan zela, eta ondoren eskailera mekaniko batekinere  talka egin zuela. 20 urteko gidariari edari alkoholikoen eragipean egotearen seinaleak atzeman zizkioten udaltzainek eta alkoholaren froga egiteko eskatu zioten. Bera uko egin zen eta horregatik bide segurtasunaren kontrako delitu bategatik atxilotu zuten gaztea.

 

Polizia-eginbideak bideratzen ari dira eta Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +