Berriak

Gidari bat atxilotuta

2018/01/08

Gidari bat atxilotuta Negurin baimendutako alkohol-tasa hirukoizteagatik

Getxoko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu zuen larunbatean, urtarrilaren 6an, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita, edari alkoholikoen eraginpean gidatzeagatik.

Atxiloketa 03:15ak aldera izan zen Negurin, Udaltzaingoko agenteek ibilgailu bati gelditzeko agindu zutenean, debekatutako giroaren maniobra egin ondoren.

Ibilgailuko gidariari, 34 urteko gizonari, alkoholemia-proba egin zioten eta 0,73mg/l-ko emaitza eman zuen, onartutakoa baino hiru aldiz altuagoa.  Hori dela eta, atxilo eraman zuten bide segurtasunaren kontrako delitua egitearen akusaziopean.

 Polizia-eginbideak bideratu eta Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +