Berriak

Gizon bat atxilotuta Getxon,

2018/01/08

Gizon bat atxilotuta Getxon, genero-indarkeriako delitu bat egotzita

Getxoko Udaltzaingoak 34 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbatean, urtarrilak 6, genero-indarkeriako delitu batengatik. Egun horretan, 05:15ak aldera, udaltzaingoak, emakumearen kontrako indarkeriako egoeraren berri izan zuen ustezko biktimak egindako telefono-deiaren bitartez. Bere etxera bertaratuta, poliziek biktimarekin hitz egin zuten, eta horrek esan zien bere bikotekide ohiak iraindu eta eraso zuela, bere oraingo bikotearekin zegoen bitartean.

Emakumeak, 39 urtekoak, ez zuen salaketarik aurkeztu eta ez zuen osasun zentro batera joan nahi izan. Erasotzailea genero-indarkeriako delitu batengatik atxilotu zuten, eta auzitegiaren esku utzi zuten.

Keltse Eigurenek, Berdintasun Zerbitzuko zinegotziak, ustezko erasoa gaitzetsi du eta gogoratu du “indarkeria sexista giza eskubideen urraketa larria da”, eta aldi berean  tratu txar fisiko edo psikiko jasaten dituzten emakume biktimak Gizarte Zerbitzuetara (944660151) jotzeko animatu ditu, han egoeratik ateratzeko laguntza emango baitiete. Eigurenek gogoratu du Udaltzaingora (944660202) edo Ertzaintzara (944063420) ere joan daitezkeela eta baita Eusko Jaurlaritzaren tratu txarren biktimen telefono zenbakira (900 840 111) eta SOS DEIAK (112).

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +