Berriak

Bi pertsona atxilotuta

2017/10/09

Bi pertsona atxilotuta Bide Segurtasunaren kontrako delitu banagatik

Getxoko Udaltzaingoak bi pertsona atxilotu zituen atzo, igandean, urriak 8, bide segurtasunaren kontrako bi delitu egotzita, baimendutako alkohol tasa baino handiagoarekin gidatzeagatik. Bi atxiloketa Algortan eta Andra Marin egindako prebentzio kontroletan izan ziren.

Lehenengo atxiloketa, 03:30ak aldera izan zen, Algortan, ibilgailu baten gidariak 0,76 mg/l. eman zuenean alkohola atzemateko egindako frogan, hau da, baimendutakoaren hirukoitza. Gidaria, 51 urteko gizona, atxilotu zuten udaltzainek, bide segurtasunaren kontrako delituaz akusatuta. 

Bigarren atxiloketa, 07:30ak aldera, izan zen Andra Marin burututako kontrolean, beste gidari batek etilometria frogan 0,80mg/l.-eko emaitza eman zuenean, baimendutakoaren hirukoitza baino gehiago. 20 urteko emakume bat izan zen eta poliziak atxilotu zuen bide segurtasunaren kontrako delitu baten akusaziopean. Era berean, beste ibilgailu baten gidariaren kontrako salaketa administratiboa jarri zuen udaltzaingoak, drogak hartu ondoren gidatzeagatik.  

Lehenengo bi kasuetan polizia-eginbideak egiten ari dira, Epaiketa Arina prozeduraren barruan.

Abisu Horia

Itsasaldeko arriskuagatik (Ostegunak 14, Ostiralak 15 eta Larunbatak 16)

Nabigazioa lehenengo bi milietan 09.00 orduetara arte (Larunbatak 16). Kostaldeko kalteak: 15.00 orduetara arte 13.30etatik (Ostegunak 14); 02.00 orduetara arte 03.00 etatik eta 14.30 orduetara arte 15.30etatik (Ostiralak 15).

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +