Berriak

Bi pertsona atxilotuta,

2017/09/18

Bi pertsona atxilotuta, bide segurtasunaren kontrako delituengatik

Getxoko Udaltzaingoak bi pertsona atxilotu ditu asteburuan, bide segurtasunaren kontrako delituengatik, baimendutako alkohol tasa gainditzeagatik.

Lehenengo atxilokea larunbatean, hilak 16, 05:00etan, izan zen Areetan, auto bat bizikletentzako bidegorritik zebilenean. Udaltzaingoak geldiarazi ondoren, gidariari edari alkoholikoen eragipean egotearen seinaleak nabaritu zizkioten eta horregatik, alkoholemia froga egin zioten. Horretan, botatako arnasan 0,77mg/l eman zuen gidariak, baimendutakoaren hirukoitza. Gidaria, 36 urteko gizona, atxilotu zuten udaltzainek, bide segurtasunaren kontrako delitua egotzita.

Bigarren atxiloketa Romon izan zen atzo, 03:30ean. Ordu horretan era irregularrean (argirik gabe eta behaztopa, errepidearen alde batetik bestera) zihoan ibilgailua geldiarazi zuten udaltzainek. Alkoholemia frogan 0,97mg/l eman zuen, baimendutakoaren laukoitza. Gidariak 56 urte zituen eta atxilotu egin zuen poliziak.   

Bi kasuetan polizia-eginbideak egiten ari dira eta horiek Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko dira, Epaiketa Arineko prozeduraren bidez. 

Abisu Horia

Itsasaldeko arriskuagatik (Ostegunak 14, Ostiralak 15 eta Larunbatak 16)

Nabigazioa lehenengo bi milietan 09.00 orduetara arte (Larunbatak 16). Kostaldeko kalteak: 15.00 orduetara arte 13.30etatik (Ostegunak 14); 02.00 orduetara arte 03.00 etatik eta 14.30 orduetara arte 15.30etatik (Ostiralak 15).

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +