Berriak

Romon atxilo bat

2017/08/09

Romon atxilo bat edari alkoholikoen eta drogen eraginpean gidatzeagatik

Getxoko Udaltzaingoak 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo asteartean, abuztuak 8, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita, edari alkoholikoen eraginpean gidatzeagatik eta drogen proban positibo emateagatik.

18:20ak aldera, udaltzainak Romora joan ziren trafiko istripu batez arduratzeko. Bertan, kotxe batek geldirik zegoen beste bat kolpatu zuen eta horrek, kolpearen eraginez, hirugarren ibilgailu batekin talka egin zuen.

Udaltzainek, istripua eragin zuen gidaria  edari alkoholikoen eraginpean zegoela ikusi zuten eta alkohol-proba egin ostean, 35 urteko gizonezkoak, 0,56mg/l eman zuen, hau da, baimendutako alkohol-tasa baino bi aldiz handiagoa. Halere, aipatutako gidariari hartutako listu-laginean, kokainan positibo eman zuen. Horregatik guztiagatik, atxilo eraman zuten bide segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita; polizia-eginbideak bideratu dira eta Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko dituzte.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +