Berriak

Gizon bat atxilo

2017/08/07

Gizon bat atxilo eraman du Udaltzaingoak genero indarkeria delitu bat egotzita

Getxoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen larunbatean, abuztuak 5, genero indarkeriaren delitua egiteaz akusatuta, bere bikotekidea jotzeagatik.

Gertaera 03:40ak aldera izan zen. Une horretan udaltzainek dei bat jaso zuten emakume bat bere etxebizitzaren eskaileretan zegoela eta, minutu batzuk lehenago, bere bikotekidearekin eztabaida gogorra izan zuela esanez. Eztabaida horretan, 30 urteko emakumeak bultzadak eta irainak jaso zituen gizonarengandik. Ondoren, gizonak, etxetik bota eta atea itxi zion. Emakumea, bere umetxoarekin, eskaileretan geratu zen eta handik Udaltzaingoa deitu zuen. Indarkeria egoera honetaz gain, emakumeak agenteei aitortu die bere harremanean, hainbat alditan, bikotekidearengandik beste gertakari bortitzak jaso izan zituela, salatu ez dituenak.Emakumeak jasotako erasoa dela eta, udaltzainek 27 urteko gizonezkoa atxilotu zuten eta Getxoko Guardiazko Epaitegiaren esku utzi zuten.

Keltse Eigurenek, Berdintasun Zerbitzuko zinegotziak ustezko erasoa gaitzetsi du eta gogoratu du indarkeria sexista giza eskubideen urraketa larria dela, eta aldi berean tratu txar fisiko edo psikiko jasaten dituzten emakume biktimak Gizarte Zerbitzuetara (94 466 01 51) jotzeko animatu ditu, han egoeratik ateratzeko laguntza emango baitiete. Eigurenek gogoratu du Udaltzaingora (94 466 02 02) edo Ertzaintzara (94 406 34 20) ere joan daitezkeela eta baita Eusko Jaurlaritzaren tratu txarren biktimen telefono zenbakira (900 840 111) eta SOS DEIAK (112).

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +