Berriak

Andra Marin atxilo eraman dute

2017/05/19

Andra Marin atxilo eraman dute pertsona bat, edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik eta alkohol-proba egiteari uko egiteagatik

Getxoko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu zuen joan den igandean, maiatzak 14, bide-segurtasunaren kontrako delitu bi egotzita, legezkoa baino alkohol tasa handiagoa zuela gidatzeagatik eta alkohol proba egiteari uko egiteagatik.

Atxiloketa 04:30ak aldera izan zen alkoholemia prebentzio kontrol batean Andra Mari auzoan. Bertan Getxoko udaltzainek, Ertzantzarekin elkarlanean, kontrol-gunetik pasatzen zen ibilgailu bati ausazko eran gelditzeko agindu zioten.

Gidariari alkohola atzemateko froga egiteko eskatu zioten eta horrek txarto egiten zuen behin eta berriro froga apropos ondo ez ateratzeko. Horrela, hiru aldiz egin zuen txarto, froga era boluntarioan geldiaraziz, agenteen oharrei kasu egin barik eta adierazten zuen jarrerari buruz egindako abisuei ere kasurik egin barik, hori proba egiteari uko egiteagatiko delitu bat izango litzatekeela jakinaraziz.

Legeak ezartzen dituen alkoholemia-probak egiteari uko egiteagatiko delituaz gain, gidaria, 41 urteko gizona, ikertzen ari dira bide-segurtasunaren kontrako delitua egotzita legezkoa baino alkohol tasa handiagoa zuela  gidatzeagatik.

Polizia-izapideak egiten ari dira Getxoko Guardiako Epaitegira bidaltzeko.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +