Berriak

Gazte bat atxilotuta

2017/05/09

Gazte bat atxilotuta ibilgailu batzuetan kalteak eragin eta haietariko bitan lapurtzeagatik

Getxoko  Udaltzainek 19 urteko gaztea atxilotu dute gaur asteartean, maiatzak 9, 06:45ak aldera, bost ibilgailutan eta hiru motizikletatan kalteak eragiteagatik, horietariko bitan objektuak lapurtzeagatik, eta farmazia baten kristalean eta beste lokal bateko argiztapen foku batean ere kalteak eragiteagatik.

Udaltzaingoaren koordinazio zentroak dei bat jaso zuen, esanez gazte batek harri bi bota zituela Oiarretxe errepideko 23garren zenbakian aparkatuta zeuden bi anbulantzien kontra. Ondoren, beste auzokide batek deitu zuen esateko Fadurazo inguruetan, aipatutako lekutik hurbil, pertsona bat aparkatutako ibilgailuen kristalak apurtzen ari zela.

 

Bi patruila bertaratu ziren, eta gazte bat topatu zuten. Berak agenteak ikusi orduko objektu bat bota zuen lurrera, antza,  kristala apurtu zuen kotxe batean lapurtutako txartel-zorroa. Poliziek irrati-kasete baten karatula ere aurkitu zioten gazteari, ziurrenera kristala apurtu zuen beste auto batena.

Agenteek ingurua miatu zuten eta beste hiru auto kaltetuta eta hiru motozikleta lurrean botata aurkitu zituzten, eta baita farmazia bateko erakusleiho batean eta Tanatario bateko lorategi baten fokuan kalteak ere.

Aipatutako gazteak objektuak eta deian emandako deskribapenaren jantzi eta izaera fisikoaren ezaugarriak zituenez, udaltzainek atxilotu egin zuten, eragindako kalteengatik eta indarkeriaz egindako bi lapurretengatik.

Dilijentziak eta atxilotutakoa epailearen esku geratuko dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +