Berriak

Gizon bat

2017/05/03

Gizon bat atxilo eraman du Udaltzaingoak genero-delitu bat egotzita

Getxoko Udaltzaingoak gizon bata txilotu zuen igandean, apirilak 30, bere bikotekidea jotzeaz akusatuta. Gertaera 08:30ak aldera izan zen. Une horretan udaltzainek dei bat jaso zuten, Romoko kale batean gizon eta emakume baten eztabaida handiaz ohartarazteko. Bertaratzerakoan, poliziak emakumea oso urduri topatu zuten eta adierazi zuen bere bikotekideak jo egin zuela. Emakumea erietxe batera eraman behar izan zuten, kalte arinak artatu eta zaintzeko.

 

Minutu batzuk geroago, udaltzainek inguruan aurkitu zuten ustezko erasotzailea, 39 urteko gizon bat. Poliziak atxilotu zuen, emakumearen kontrako indarkeria-delitu bat egotzita eta Getxoko Guardiazko Epaitegiaren esku utzi zuten.

Aipatu behar da antzeko arrazoiengatik ikertu zutela gizona  2016k irailean, orduan bere bikotea ere zen emakumearen kontrako eraso bategatik ere.

Keltse Eigurenek, Berdintasun Zerbitzuko zinegotziak ustezko erasoa gaitzetsi du eta gogoratu du indarkeria sexista giza eskubideen urraketa larria dela, eta aldi berean tratu txar fisiko edo psikiko jasaten dituzten emakume biktimak Gizarte Zerbitzuetara (944660151) jotzeko animatu ditu, han egoeratik ateratzeko laguntza emango baitiete. Eigurenek gogoratu du Udaltzaingora (944660202) edo Ertzaintzara (944063420) ere joan daitezkeela eta baita Eusko Jaurlaritzaren tratu txarren biktimen telefono zenbakira (900 840 111) eta SOS DEIAK (112).

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +