Aholku-batzordea

LHLren 109. eta 110. artikuluetan ezarritakoa betez, Getxok UDAL-PLANGINTZAKO AHOLKU-BATZORDEA dauka eta dagokion UDAL ERREGELAMENDU ARAUTZAILEAREN arabera eraentzen da; erregelamendu hori Osoko Bilkurak 2007ko uztailaren 27an egindako ohiko batzarrean onartu eta urte bereko abuztuaren 21eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (orrialdeak 22289-22296).

 Datozen hilabeteetan berrituko da Batzordearen osaera eta berriketaren emaitza-zerrenda argitaratuko da.

 Getxo udalerriko Udal-Plangintzako Aholku-Batzordea Udalaren eta gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-eragileen informaziorako, eztabaidarako eta adostasunerako espazio bezala osatzen da, hirigintza-plangintzari dagokionez. Getxoko Udalaren parte hartzeko organo osagarria da, eta bere helburua da herritarrek, oro har, eta Elkarteek eta Herritarren Kolektiboek Udal Organoen erabakiak hartzeko ekarpenak egin ahal izatea.

 Udalak aurkezten dizkion egiturazko hiri-antolamenduko zehaztapen guztietan (ofizioz egindakoak nahiz alde batek eskatutakoak) kontsulta, txostenak eta proposamenak egitea da Hiri-plangintzako Aholku-Batzordearen eginkizuna; hasierako onespeneko agiriaren edukiari dagokion bere txostena nahitaezkoa izango da eta esku-hartze berezia izango du Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren berrikuspenaren prozesuan; batzordearen parte-hartzea aldez aurreko faseetako agiri guztietara hedatuko da (Aldez Aurreko Azterlanak, Aurrerakinaren Atarikoa eta Aurrerakina), Lantaldearen eskutik igaro ondoren.

Aholku Batzordearen Berriketa

Jada Batzorde Aholkularia berritu da.

2013 /1478.  Alkate – dekretuaren bidez Udal Plangintzaren Aholku batzordearen kide berriak aukeratu dira, hartatik Dekretuaren edukin osoa argitaratzen da. Dekretua.

 Aholku-batzordeko aktak

Lehenengo Fasea:

2. Fasea:

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +