Ekipamenduak

Administrazioa - Atezaintza

Egoki deritzozun guztiari buruz zuri informazioa emateko gaude, eta zentruak behar duen administrazio, ekonomia eta mantenimendu kudeaketa egiteko. Irakaskuntzakoa ez den euskarri gisa, ikasgelan egin ohi ez diren lanak dinamizatu ohi ditugu: ikasgelak kudeatzea; urteroko mailing-ak; ikasleentzako entzunaldiak udalerriko eskola publiko, plaza eta kaleetan; ikasleentzako bekak emateko araudiak egitea, eta erabiltzaileok pozik zaudeten jakiteko inkestak egitea, gero eta zerbitzu hobea eman beharreko arloak antzemateko.

Administrazio zerbitzu arlo garenez gero, erabiltzaile zaretenon eta zentruaren jarduera nagusiaren arteko lotura-lanak egiten ditugu.

Libutegia - Fonoteka - Bideoteka - Hemeroteka...Teka

Gure TEKAN musika-munduaz gozatzeko behar duzun material guztia aurkituko duzu; 7.000 dokumentu baino gehiagoko fondoa daukagu. Material guztia egongo da zure esku, eta nahi baduzu, zu gidatzeko, informatzeko eta zuri guztiaren berri emateko zeurekin izango gaituzu. Eskolako ikasle izate soilaz geure zerbitzuak zeure esku izango dituzu. Zeure ingurukoak kutsa ditzakezu, argazki batekin GURE TEKAKO bazkide izan daitezkeelako eta nahi dutena eraman ahalko dutelako etxera, mailegu modura, erreserbatutako fondoak salbu.

Zerbitzu hauek jarri ditugu zeure esku:

  • Ikastaro, lehiaketa, jaialdi, etabarrei buruzko informazioa;
  • Gelan kontsultatzea; ikasgelarako eta etxerako mailegua;
  • Pelikula indibidual eta taldekoenak ikusi eta entzutea;
  • Grabaketa mugikorrak, eta estudiorako musika-zatiak grabatzea.

Gutxi barru ikerketa-gela bat izango dugu, interesa dutenek geure bitxiak, erreserbako fondoak, eskura izan ditzaten: Andrés Isasiren obra bere eskizkributan; Pio Lindegaard jaunaren jazz fondoa, eta Paco García konpositorearen eskuizkribu-fondoa.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +