Berriak

Neguko Bidaia 2019

2019/01/17

Ohikoa denez, kontzertuak larunbatetan izango dira, aipatutako orduan, eta otsailaren 23ra bitartean egingo dira.

Calle del Remolinoren emanaldiaren ostean hurrengo hauek izango dira: General Lee (rockabilly), urtarrilak 26; Trivium Klezmer (Klezmer, musika eklektikoa), otsailak 2; Goio Gutiérrez Trio (rock progresiboa), hilak 9; Aurkene Núñez & Marco Borge (abesti iberooamerikarra), larunbatak 16; eta Gonzalo Tejada Quartet (jazz), hilak 23.

Musika Eskolak antolatutako ziklo honen helburua da “estilo anitza gerturatzea publikoari, euskal eszenako artistei eta taldeei protagonismo berezia eskainiz”. Ohikoa denez, saioak amaitu ondoren artistek solasaldi interesgarrietan hartuko dute parte publikoarekin.

Saio bakoitzeko sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da, baina sei kontzertuetarako abonamendua erosteko aukera ere badago, 25 eurotan. Musika Eskolako ikasleentzat sarrerak 3 eurotan salduko dira eta abonamendua 15 eurotan.

Talde bakoitzari buruzko informazioa zabaltzeko, egitarau osoa kontsulta daiteke webgunean: http://www.getxo.eus/eu/musika-eskola/actividades/neguko

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +