Berriak

Musika, barrutik

2018/11/08

Musika, barrutik: Musikarekin eta musikariekin batzeko zikloa

Zaleei musika klasikoaren unibertsorako bidea zabaltzeko asmoarekin, Mercedes Albainak, zikloaren koordinatzaileak, Getxoko Andres Isasi Musika Eskolaren Mediatekan eta Auditoriumean hitzaldi-zikloa aurkeztuko du. Zikloak melomanoak konposaketaren, interpretazioaren eta ikerkuntza musikalaren zokoetan barrena gidatuko ditu modu erakargarri eta interesgarrian.

Zikloa 2018ko azaroaren 7an eta 14an eta 2019ko urtarrilaren 16an eta 30ean izango da, eta horren baitan grabatutako zein zuzeneko musikaz ilustratutako hitzaldiak izango dira. Bertaratutakoak horietan parte hartzera gonbidatuta daude.

Lau saiotan zehar bertaratzen direnek aukera edukiko dute zuzeneko harremanak izateko interpretazioan, konposaketan, musikologian eta didaktikan ari diren hainbat profesionalekin. Profesional horiek musika sortzeko zenbait sekretu azalduko dizkigute, eta euren esperientziaz baliatuta erakutsiko digute nola iritsi azken produktura, entzun daitekeen eta erakarri edo hunkitzen gaituen edo pentsarazi egiten digun musikara. 

Igor Stravinsky-k musika barnetik entzuteko gonbidapena egiten digu

Lau saiotan zehar bertaratzen direnek aukera edukiko dute zuzeneko harremanak izateko interpretazioan, konposaketan, musikologian eta didaktikan ari diren hainbat profesionalekin. Profesional horiek musika sortzeko zenbait sekretu azalduko dizkigute, eta euren esperientziaz baliatuta erakutsiko digute nola iritsi azken produktura, entzun daitekeen eta erakarri edo hunkitzen gaituen edo pentsarazi egiten digun musikara.
Zikloa 2018ko azaroaren 7an eta 14an eta 2019ko urtarrilaren 16an eta 30ean izango da, eta horren baitan grabatutako zein zuzeneko musikaz ilustratutako hitzaldiak izango dira. Bertaratutakoak horietan parte hartzera gonbidatuta daude.

Hitzaldi guztiak besteekiko independenteak dira, eta horregatik hitzaldi batera joateko aukera dago besteetara joan behar izan gabe. Hala ere, hitzaldi multzoa organikoa da, sormen musikalaren zirrikituen ezagutzan eratua, eta ezagutza horiagertoki atzean daudenek emango digute.

Hitzaldien prezioa 3 eurokoa da, bai Musika Eskolako ikasleentzat, gainerako publikoarentzat.

Sarrerak salgai daude Getxoko Andrés Isasi Musika Eskolan (Areetan).

Conferencia

Lehen Hitzaldia (Azaroaren 7an, 18:30etik 20:00etara Mediatekan)

Konposiziorako soinu berriak. Hitzaldi ilustratua. 3 €

Zikloaazaroaren 7an hasiko da World Timbres Mixture-n aurkezpenarekin, Isabel Urrutiak eta José Luis Campanak mundu osoko musika tresna herrikoiak erabiliz sortutako sonoritate berrien aurkikuntza alaiarekin hain zuzen ere.

Konposizioaren mundu liluragarrira hurbilduko gara hura pixka bat gehiago ezagutuz, eta horretarako “soinu paleta” horrekin sortutako musika adibideak ezagutuko ditugu. Horiei esker margotu dira musika tresna klasikoen eta ahozko tradizioko tresnen arteko tinbreak.

Conferencia

Bigarren hitzaldia (Azaroaren 14an, 11:30etik 13:00era Mediatekan)

Piano metodo bat eta etxerako liburua bat, aurkezpen musikatua. 3 €

Hurrengo hitzaldiaazaroaren 14an izango da,Move your fingers izenekoa. Bere sortzaileak, Andoni Eliasek, pianorako metodoa eta “etxeko liburua” dela esan du. Ideia nagusia hauxe da: musika tresna bat jotzen ikasi nahi duenak musika entzutea gustatzen zaiolako da, eta horregatik, disfrutatuz ikastean oinarritutako metodo berritzaileari esker, musika jotzen duenak atmosfera musikala sortzen du bere interpretazioarekin, lagunekin eta familiakoekin partekatu dezakeena hain zuzen ere.

Conferencia

Hirugarren hitzaldia (Urtarrilaren 16an, 18:30etik 20:00etara Mediatekan)

"Pablo Sorozábalen antzerki musikala". Hitzaldi ilustratua. 3 €

Zikloak2019ko urtarrilaren 16an jarraituko duEl teatro de Pablo Sorozábal izeneko hitzaldiarekin, musikari liluragarri horri buruz gehiago ikasiko dugun hitzaldi ilustratua izango dena hain zuzen ere. Hitzaldi horretan, Mario Lerenak Sorozabalen legatuari buruzko lehenengo monografia musikologikoa aurkeztuko du. Emaitza hori lortzeko ikerketa lana egin du aurretik, eta hala, musikariaren ibilbide artistikoa errepasatuko du eta omendu egingo du, konpositorea gehiago ezagutzeko eta posible baldin bada, are gehiago bere partiturekin gozatzeko.

Conferencia

Laugarren hitzaldia (Urtarrilak 30, 18:30etik 20:00etara, Auditoriumean) 

The Inner Child, nahierako kontzertua. 5 €

The Inner Child izeneko hitzaldia2019ko urtarrilaren 30ean izango da eta hitzaldi ziklo musikatua horrekin bukatuko da. Hitzaldi horretan,musika gourmet-ak garen heinean, nahierako musika kontzertua izango dugu, Antonio Oyarzabalek disko bat aurkeztuko baitu izenburu horrekin, eta bertan, haurtzaroaren unibertsoa gogora ekartzen duten eta  Robert Schumann-en, Claude Debussy-ren, Maurice Ravel-en eta Federico Mompou-ren sormena, sentikortasuna eta gustu ona lotzen dituen piezak bildu ditu. “Nahierako kontzertu” horretan publikoak pianistarekin hitz egiteko aukera izango du, eta hala nahi dutenek, gero joko dituzten piezak aukeratu ahal izango dituzte.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +