Berriak

Neguko Bidaia 2018

2018/01/11

Neguko Bidaia 2018

“Neguko Bidaia” kontzertu didaktiko-musikalen zikloak hamar urte beteko ditu

Musika Eskolaren jardueren egitaraua osatuko du

Urtarrilaren 20tik otsailaren 24ra bitartean, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolak hartuko du Neguko Bidaia kontzertu didaktiko-musikalen zikloaren X. edizioa. Beste urte batez, ekimenaren helburua da “publikoari estilo anitza gerturatzea, euskal eszenako artistei eta taldeei protagonismo berezia eskainiz”. Ohikoa denez, saioak amaitu ondoren, artistek publikoarekin solasaldi interesgarrietan hartuko dute parte.

Kontzertuak larunbatetan izango dira eta 19:30ean hasiko dira. Saio bakoitzerako sarreraren prezioa 5 eurokoa da eta guztiak ikusteko abonamenduarena 25 eurokoa. Eskolako ikasleentzat sarrerak 3 eurotan salduko dira eta abonamendua 15 eurotan.

 Egitaraua

Lehenengo kontzertua urtarrilaren 20an izango da eta protagonista Cloverwind talde eusko-irlandarra, eta hilaren 27an Bilboko Malú Garay abeslaria igoko da eszenatokira bere laukoteak lagunduta, gitarra, piano, kontrabaxua eta bateriaz osatutakoak.

Otsailaren 3an Olga Revuelta sopranoak, Anus Cividianek eta Pía Rojasek pianoan lagunduta, Schubert-i buruzko monografikoa eskiniko du. Otsailaren 10ean, Malos tiempos taldearen fusio musikaren txanda izango da eta 17an Cuarteto Anido gitarraren klasikoarena. Otsailaren 24an, Travellin´ Brothers taldeak zikloa itxiko du blues kontzertu bat emanez.

Neguko Bidaia 2018

Hainbat jarduera Musika Eskolan

Bestalde, Andrés Isasi Musika Eskolak hainbat jarduera antolatu ditu urtarrilerako. Kontzertu didaktikoak egongo dira bihar ostirala, hilak 12 (erro tradizionaleko musika-tresnak) eta 26an (egurrezko haize-instrumentuak). 11:00etan (ikastetxeetako ikasleentzat) eta 18:00etan familientzat izango dira.

Jazz taldeak Jam Sessionak eskainiko ditu Areetako El Comercio tabernan hilaren 14, 21 eta 28an 19:30ean; eta Xaramel txistu taldeak kalekira egingo du eguerdian Areetan hilaren 14an, eta Algortan hilaren 28an.

Era berean, bi musika ikuskizun antolatu dituzte: hilaren 17an, 19:00etan, Schubert y los lieder, Impromptu taldearekin eta Ana Hernández sopranoarekin eta sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da, eta txikientzat Goazen itsasora hilaren 19an 18:00etan, dohainik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +