Berriak

Musika Eskolak,

2017/11/10

Musika Eskolak, jarduera egitarauari berriro ekin dio, publiko berria lortzeko

Musika Eskola

Andrés Isasi Musika Eskolak, 2017-2018 ikasturtea finkatu ondoren, jarduera egitarauari ekin dio berriro, ikastetxearen areto nagusian bertan.

Urtean zehar orain arte eskaintzen zituen kontzertuez gain, eta Kultura Plan Estrategikoan egindako hausnaketaren ondorioz, aurten Musika Eskolak hainbat jarduera garatuko ditu, betiere publiko berria bereganatzeko egiten ari den lan ildoaren baitan. Koldo Itube Kultura zinegotziak adierazi duenez “askotan egiaztatu dugunez, teknologia berrien erosotasunaren eta arintasunaren ondorioz, galdu egiten  dugu zuzeneko ikuskizun batez gozatzeak ematen digun aukera aparta eta horixe da  berreskuratu nahi duguna. Horrela, eta Getxo Kultura-ren ikuspuntutik, ekitaldi berriak aurreikusi ditugu eta urteetan zehar eskaini ditugun beste batzuk finkatu ditugu”.

Programazioa

Musika Eskolako liburutegian, txikientzako topagune musikalak egingo dira. 3 eta 10 urte bitarteko neska-mutilek musika eta ipuina, antzerkia eta jolasa gozatu ahal izango dute; ipuin musikala, musikarekin lotuta dagoen antzerkia …

Areto nagusian, eta ikastetxeei zuzenduta, kontzertu didaktikoak –non musika tresnak aurkeztuko dituzten– eta musika eta antzerki saioak– non bizikidetzaren baloreak eta printzipioak lantzen dituzten– egongo dira. Kasu horretan, berdintasunerako heziketa azpimarratuko dute. Lehenengo saioa azaroaren 29an izango da.

Areto nagusian ere, eta publiko helduagoari zuzenduta, datorren asteazkenean, azaroak 15, 19:00etan, Chopin eta pianoa ikuskizun musikala eskainiko dute, Impromptu bikotearen eskutik. Saio horretan publikoari hurbilduko zaio Frédéric Chopin Poloniako musikagilearen bizitza eta lana. Areto horretan bertan, 2018ko urtarrilaren 17an, Impromptu-k beste saio bat eskainiko du, oraingo honetan Schubert eta liederrak izenekoa, AnaBegoña Hernandezsopranoa gonbidatuaren eskutik.

Ikasturtearen zehar, Jose Mª Bretos Linaza Musikene-ko organologia eta akustika irakaslearen hitzaldi-didaktikoak itzuliko dira. Jarduera hori bere egunean iragarriko da.

BOS eta EOSen abonamenduak

Andrés Isasi Musika Eskolako liburutegiak hainbat abonamendu ditu Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eskaintzen dituzten kontzertuetara joateko. Ikasleei zuzenduta daude, eta irakasleak gomendatuta, formatu handiko taldeen kontzertuak goza ditzaten, Orkestra Sinfonikoak, esaterako. Koldo Iturbek adierazi duenez “proposamen horrek ere oso emaitza onak eman ditu, hogeita hamar ikaslek baino gehiagok baitituzte jada zuzeneko abonamenduak”.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +