Berriak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordeak

2015/09/18

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordeak Algortako Musika Eskolan bisitan

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordeak Algortako Musika Eskola bisitatu du

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordeak, Arantza Aurrekoetxeak, Algortako Andres Isasi udal Musika Eskolako instalazioak bisitatu ditu, aste honetan bere jarduera hasi baitu eskolak. Arantza Aurrekoetxeak zentro berriaren ezaugarriak goraipatu ditu eta azpimarratu duenez “eraikuntza modernoa da, gune zabalak dituena eta arkitekturak instalazio musikalentzat dituen aurrerapenekin. Halere, eraikin inklusiboa da eta behar bereziak dituzten ikasleentzat egokitua -Musikoterapia gelak, esaterako-“.

Halaber, Hezkuntza sailburuordeak adierazi duenez, “Getxoko Udalak udalerrian irakaskuntza musikalarekiko konpromiso argia adierazi du beti. Instalazio hauek”, gehitu du Arantza Aurrekotetxeak, “proiektu berriztatua, hobetua eta handitua dela baieztatzen dute, herritar guztiek disfrutatu ahal izango dutena”.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +