Berriak

Eskolak

2015/09/15

Clases

Algortako Musika Eskola abian da

Andres Isasi Musika Eskolak Algortako Basagoiti Etorbideko 77 zenbakian duen egoitzan eskolak hasi dira jada. 500 bat ikaslek (zentroko bi egoitzetan, guztira, 1.000 ikaslek dute izena emanda) ikasketak egingo dituzte atzo astelehenean, irailak 14, inauguratu zen egituran. 

Algortako egoitzak eskaera gehien duten espezialitateen eta irakasgaien eguneroko eskaintza iraunkorra emango du, besteak beste, piano, gitarra, bibolin eta zeharkako txirularen heziketa musikalarena. Bestalde, kontrabaxuzko eta perkusiozko klaseak instalazio berrietan soilik emango dira eta talde musikal nagusiek ere bertan eramango dute aurrera euren lana. Gainontzeko espezialitateak txandaka emango dira bi egoitzetan.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +